Sarrera

Durangaldeko lagun eta bisitariok,

Kirolean ere euskeraz” lelopean, euskeraren erabilera soziala areagotu nahi dogu hezkuntza esparrutik haratago.

Gaur egungo Durango eta Durangaldeko herritarrok euskeraren ezagutza maila altua izan arren, eguneroko erabilera bestelakoa da.

Kirola euskerak irabazi beharreko esparrua da. Hortaz konbentzituta eta iazko arrakasta kontuan harturik, Durangaldeko Bizieuskeraz 2. Spinning Maratoia izango dogu datorren Ekainaren 3an.

Parte hartuko dozuen eta ikustera hurbilduko zarien guztioi ekimen honetaz gozatzeko gonbitea luzatzen deutsuegu.

ITG taldea