Araudia

PARTE HARTZAILEEI JAGOKEN ARAUDIA

  • 1. Erosketak euskeraz egin dauzan edo horretan ahalegindu dan, eta txartel bat jazo dauan edozein pertsonari zabalduta dago zozketa honetan parte hartzea.
  • 2. ITG taldea ekimen honen erakunde antolatzaile bakarra da. Komunikazino guztia hurrengo bideen bitartez gauzatuko da: emaila info@bizieuskeraz.com edo/eta telefonoa 94-630 00 58.
  • 3. Zozketako zenbakiak ITG taldeak atarako dauz zintzotasun osoz eta ausazko eran.
  • 4. Zozketak bi hilerik behin burutuko dira “Zozketen egutegia” atalean aipatzen diran egunetan, eta iPad tableta elektroniko bat zozketatuko da.
  • 5. Zozketa bakotxean, hile bi horreetan saldutako txartelak baino ez dabe parte hartuko.
  • 6. Zozketa bakotxean zenbaki bi atarako dira: zenbaki saritua eta ordezko zenbakia.
    • Zenbaki saritua ITG taldearekin hartuemonetan jarri behar da zozketa egunetik 15 egun baino lehen.
    • Behin denpora hori pasatu eta hartuemonetan jarri ez bada, honek lehentasun guztia galduko dau eta ordezko zenbakiak beste 15 egun izango dauz saria jazoteko.
    • Inork ez badau saria erreklametan zozketa egunetik hilabeteko epean, saria aurreragoko beste zozketa baterako itxiko da.
  • 7. Apurtuta, egoera txarrean edo irakurri ezinak diran txartelak ez dabe inolako baliorik izango.
  • 8. Zozketearen barri izateko bide bi dagoz:
    • Egun berean jakiteko, Durangaldeko bide digitalean: www.durangon.com eta www.anboto.org
    • Egun gitxi batzuk beranduago, ekimen honi atxekitutako merkatalguneetan nahiz www.bizieuskeraz.com webgunean.
  • 9. Saria jazoteko eguna ITGko pertsonalaren, merkatariaren eta sarituaren artean zehaztuko da, eta argazki bat atarako da merkatalgunean saria jazoten. ITG taldeak eta ekimenaren babesleek argazki hau zabaltzeko eta sustatzeko baimena izango dabe.
  • 10. Antolakuntza egitasmo honetan gertatu daitekean edozein arduratik kanpo gelditzen da.
  • 11. Antolakuntzak ez dau bere gain hartzen sariari edo bere erabilerarekin sarituari gertatu daikion edozelako ezbeharrik, ez eta sariak izan leiken arazorik.
  • 12. Antolakuntzak ekitaldiko ezaugarriak edozein unetan aldatu daikez.
  • 13. Zozketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guzti honeek onartzea , eta baita be, aurreikusi bako egoeren aurrean ITG taldeak hartu daikean edozein erabagi onartzea.

MERKATARIEI JAGOKEN ARAUDIA

  • 1. Egitasmo honetan, Durangoko edozein merkatalgunek parte hartu daike.
  • 2. Egitasmoan parte hartzea guztiz doakoa da. Parte hartzeko eta informazio guztia, txartelak, etab. merkatalgunean bertan jazotzeko bide bi dagoz:
    • MASDENDAK erakundearen bazkide diranak, honen bulegoagaz hartuemonetan jarriaz.
    • Udaleko Euskera Zerbitzuagaz hartuemonetan jarriaz: Durangon, Pinondo Etxeko 1. solairuan dagoan bulegora zuzenduta edo 94-603 00 16 telefonora deituta.
  • 3. Merkatariak edozein unetan erabaki daike egitasmo honetatik urtetea inolako konpromisurik barik.
  • 4. Merkatariak hile birik behin 150 txartel izango dauz:
    • Hilabete bitan txartel guztiak banatu ezean, merkataria arduratuko da horreek suntsitzeaz.
    • Hilabete bi igaro orduko txartel guztiak agortzen badira, hurrengo txandara arte itxarongo da txartel gehiago jazoteko.
  • 5. Merkatariak txartelak zintzotasunez banatzeko konpromisoa hartzen dau: euskera hutsean salerosketa tratua burutzen dauan pertsoneari edo horretan ahalegindu danari bakarrrik banatuz.
  • 6. Merkatariak izena emotean, egitasmoaren pegatinea jazoko dau, bezeroen begi bistan jarteko.
  • 7. Merkatariak txartelekin batera zenbaki saritua jazoko dau. Berori egitasmoaren pegatinan jarteko konpromisoa hartzen dau.
  • 8. Merkataria bera, bere langileria nahiz horren gertuko senitartekorik ezin daiteke saritua izan merkatalgune horretako txartelekin.
  • 9. Antolakuntzak zuzen jokatzen ez dauan edozein merkatalgune egitasmotik kanporatzeko eskumena izango dau.
  • 10. Antolakuntza egitasmo honetan gertatu daitekean edozein arduratik kanpo gelditzen da.
  • 11. Antolakuntzak ekitaldiko ezaugarriak edozein unetan aldatu daikez.
  • 12. Ekimenean parte hartzeak berarekin dakar oinarri guzti honeek onartzea, eta baita be, aurreikusi bako egoeren aurrean ITG taldeak hartu daikean edozein erabagi onartzea.