Araudia

 ARAU ESANGURATSUENAK:

 

  • GAIA: Durangon erosketak euskeraz egitera animatzen dauan bideo bat
                 sortzea.  
  • IRAUPENA: Bideoak, gehienez, minutu biko iraupena izango dau.
  • SARIA: iPad tableta elektroniko bi banatuko dira:  
     
      + Ikusleen Saria: Aldeko botu gehien lortzen dauan bideoaren saria. 
     
      + Epaimahaiaren Saria: Epaimahaia osotuko dabe: 
     
          - Juan Antonio Atutxa, Durangoko Udaleko euskera teknikaria 
          - Guillermo Oarbeaskoa, Dendak Bai merkatarien alkarteko presidentea 
          - Eduardo Barinaga, Baleuko enpresako gerentea        
     
      + K-movie bideo lehiaketan parte hartzea (baldintzak betetan dabezan bideoek). Informazino gehiagorako: www.k.bizkaia.net
  • EPEAK: 

      + Martxoaren 1etik maiatzaren 5era izango da bideoak bialtzeko
         epea. 
     
      + Maiatzaren 23a izango da bideoak bozkatzeko azkenengo eguna. 
     
      + Maiatzaren 26an argitaratuko da zeintzuk diran lehiaketako irabazleak
         eta www.bizieuskeraz.com atarian emongo da jakitera.
  • NORA BIALDU BIDEOA? Bideoa YOUTUBEra igon, eta email bat bialdu eiguzu info@bizieuskeraz.com helbidera hurrengo datuakaz: 
  •    + Bideoaren izenburua eta zuen Youtubeko bideoaren linka. 
     
       + Partaidearen izen-abizena, hartuemonetarako telefonoa eta helbide
          elektronikoa.
  • BIDEOAK BOZKATZEKO WEBGUNEA: Bideo guztiak hurrengo webgunean argitaratuko dira, eta bertan bozkatzeko aukerea izango da: www.youtube.com/bizieuskeraz

BESTE ARAU BATZUK:       

  • 1. Lehiaketan, taldeka nahiz bakarka parte hartu daiteke.
  • 2. Bideoaren % 50a, gitxienez, euskeraz izango da.
  • 3. Aurkezten diran bideoek originalak eta argitaratu bakoak izan behar dabe.
  • 4. Parte hartzaileek autortzen dabe bideoan identifikatzeko moduan agertzen diran pertsona guztiek lehiaketa honetara aurkezteko bere irudiaren erabilerea baimendu dabela. Hamasei urtetik beherako neska-mutilen kasuan ezinbestekoa da gurasoen edo tutoreen baimena.
  • 5. Irabazi asmorik bako ITG TALDEA bideo lehiaketa honen antolatzailea da.
  • 6. Parte hartzaileak bialdutako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dala autortzen dau. Antolatzailea ez da bideoetan aurkeztutako edukien arduradun egingo. 
  • 7. Antolatzaileak bere esku izango dau elementu iraingarriak daukiezan bideoak lehiaketatik kanpo ixteko aukerea: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, errespetu falta…
  • 8. Aurkeztutako bideoek gitxieneko baldintzak betetan ez badabez, antolatzaileek saririk ez emoteko aukerea izango dabe. Bideo batek ezin izango dau sari bat baino gehiago irabazi.
  • 9. Lehiaketan aurkeztutako bideo egileek antolatzaileari eta proiektu honen babesleei ixten deutsez euren irudien komunikazio eta erreprodukzio-eskubide ez-esklusiboak.
  • 10. Antolatzaileak oinarri honek aldatzeko eskubidea izango dau eta, holan egin ezkero, behar dan moduan jakinazo beharko dauz.
  • 11. Bideo lehiaketa honetan parte hartzeak arau honeek onartzea dakar, eta baita aurreikusi bako egoeren aurrean antolatzaileak hartu daikean edozein erabagi onartzea be.
  • 12. Antolatzaileak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinazoten dau parte hartzaileak emondako datu pertsonalak erakunde honen jabetzako datu pertsonalen fitxategian sartuko dirala. Fitxategi horren helburua ekimen hau gauzatzeko berezko lanak egitea da, eta aurrera begira erakunde honek antolatu daikezan ekimenen barri emotea. Halaber, parte hartzaileari jakinazoten jako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horreek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili daikeala Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, info@bizieuskeraz.com helbidera email bat idatzita.